euskaraespañol

UPV/EHUk ikasteko gelak jarri ditu azterketa-aldian

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/05/06

Irudian ikasle batzuk UPV/EHUko ikasgela batean
UPV/EHUko ikasleek bakarrik erabili ahal izango dituzte ikasgelak

2020-2021 ikasturteko maiatzako azterketak direla eta, UPV/EHUk hainbat ikasgela jarriko ditu ikasleen eskura, ordu-tarte zabalarekin. Espazio horien irekiera- eta itxiera-datak azterketa-aldiaren arabera egokituta eta markatuta daude, eta horiek garatzen diren Campusaren arabera aldatzen dira.

Arabako Campusak ikasteko aretoak irekiko ditu Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (lehengo Irakasleen U. E., Juan Ibañez Sto. Domingo, 1. 01006 Vitoria/Gasteiz). Aretoak asteburuetan zabalduko dira maiatzak 15etik uztailak 4ra bitartean, 09:00etik 21:00etara.      

Oharra: UPV/EHUko ikasle-txartela eskatuko da

Bizkaiko Campusean, ikasgelak irekiko dira asteburuetan Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko, eraikin nagusia. Beheko solairuko gelak). Larunbat eta igandeetan, maiatzaren 8tik-30ra, 08:15etik 14: 00etara eta 15:15etik 21:00etara. Aurten 250 plaza eskainiko dira eta jantokiak itxita egongo dira.              

Oharra: UPV/EHUko ikasle-txartela eskatuko da.

Gipuzkoako Campusean, Elbira Zipitria Zentroan (Ondarreta pasealekua, 18- Donostia) ikasteko gelak asteburuetan irekiko dira, maiatzak 8tik uztailak 4ra bitartean, 9:00etatik 21:00etara.

Oharra: UPV/EHUko ikasle-txartela eskatuko da.

Halaber, Carlos Santamaria Zentroan kokatuta dagoen Gipuzkoako Campuseko Liburutegia (Elhuyar plaza, 2. Donostia) maiatzaren 1ean ezik, irekita egongo da goizeko 9:00etatik 14:00ak arte, maiatza eta ekaineko larunbatetan.

Asteburuetan Gipuzkoako Campusean ikasteko geletara sartu nahi duten ikasleek, aldez aurretik erreserba egin beharko dute QR4services aplikazioaren bitartez.

Lekua aldez aurretik erreserbatzeko eta ikasteko geletara sartzeko jarraibideak.

COVID-19 Protokoloa: asteburuetan Elbira Zipitria Zentroko ikasteko gelak erabiltzeko arauak.