euskaraespañol

Aurkezpena: ‘Mein Kampf ilustrado Clément Moreu’ liburua

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/05/31, 19:00 - 00:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Jesús Casquetek, UPV/EHUko irakasleak eta Antisemitismoari buruzko Berlingo Ikerketa Zentroko kideak, aurkeztuko du Mein Kampf ilustrado Clement Moreau liburua, Joker liburudendan. Lan hori Ibon Zubiaurrek itzuli du eta Sans Soleik Ediciones argitaletxeak plazaratu du. Clément Moreau artista Argentinan erbestean izan zenean, lan grafiko antifaxista hori egin zuen eta 1940n argitaratu.

Moreauk satira erabiltzen du eta hirurogei bineta baino gehiagotan Adolf Hitlerren pertsonaia zehatz-mehatz ikertzen du, Mein Kampf liburutik ateratako Hitlerren beraren aipu originalak erabiltzen. Liburu horrek Clément Moreauren 68 bineta-sail osoa lehen aldiz biltzen du, eta Hitlerren jatorrizko pasarteen gaztelaniaz itzulpena ere eman.

Beste albiste batzuk: Kalearen papera nazismoan