euskaraespañol

Aurkezpena: ‘Cultura política en Occidente. Arte, Religión y Ciencia’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/02/26, 19:30 - 00:00

Kokapena

Bizkaiko Esperientzia Gelak
Banco de España 2. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Astelehenean, otsailak 26, 19:30ean, Bizkaiko Esperientzia Geletan (Banco de España, 2. Bilbo) aurkeztuko da ‘Cultura política en Occidente. Arte, Religión y Ciencia’. Tomo I. Antigüedad (Grecia, Roma, Cristianismo y Antigüedad Tardía, Edad Media) liburua. Francisco Letamendia UPV/EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakasle emerituak idatzi du eta UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak argitaratu du. Liburu hori Mendebaldeko kultura politikoari buruzko obra osoaren lau libururen lehenengoa da.

Ekitaldian hauek parte hartuko dute:

  • Laura Mintegi, UPV/EHUko Hizkuntza eta Literatura irakaslea
  • Manuel Tello, UPV/EHUko Zientzia katedradun emeritua
  • Jesus Mari Lazkano, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea eta artista

Sarrera doakoa da.