euskaraespañol

Azoka agroekologikoa Arabako Campusean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/04/05, 10:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteartean, apirilak 5, 10:00etan hasita, Arabako Campusean azoka agroekologiko berri bat egingo da, hainbat jarduera izango dituena.

Postuak Letren Fakultateko klaustroaren inguruan egongo dira, eta gainerako jarduerak Micaela Porrtilla ikerketa-zentroko ekitaldi-aretoan egingo dira.

Aurtengo ediziorako, elikagai ekologiko eta lokalen informazio eta salmenta postuez gain, baita bidezko merkataritzakoak ere, beste jarduera batzuk ere antolatu dira, hala nola txokolate dastaketa bat, txahal gisatu dastaketa bat, ‘Bright green lies’ dokumentalaren proiekzioa edo Antonio Turielen hitzaldi bat, ‘Energia-jaitsieraren aroa’ izenburupean.

Hitzaldia online jarraitu ahal izango da esteka honetan: https://ehu.webex.com/ehu/j.php?MTID=m0d5a268b750e9e2a3b9cc99730255489