| English
-
Bikotekide nerabeen artean ematen den ziber-indarkeriaren aurka borrokan
-
Malkoen lipidoak aztertu dituzte, begi lehorra tratatzeko kolirio pertsonalizatuak garatzeko
-
Gure txokoak: Euskaraz aritzeko gune abegikorra
-
UPV/EHU ikertzaileek Europako proiektu bat lortu dute minbiziaren aurkako estrategia berriak ikertzeko
-
Bizkaiko Foru Aldundiak Zitek mintegiko hiru enpresa saritu ditu
Azpilikuetaren marrazki (ia) guztiak
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2021/11/17

NON: Arte Ederren Fakultateko erakusketa aretoa. NOIZ: 2021eko azaroaren 16a. NORK: Egoi Markaida. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.
‘Marrazkiak pilatuta. El mundo de la antigüedad tardía’ da Jose Antonio Azpilikuetaren erakusketa berriaren titulua. “Aretoa literalki papereztatu nahi nuen”, esaten du hitzaurrean, eta horrela egin du. Marrazkigintzaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan sortutako marrazkiak dira denak. “Urte hauetan guztietan eta ikasketa plan jarraituetan, marrazkigintzak eman dituen buelten ikuspegi panoramikoa eman zezaketela iruditu zitzaidan (eta, gainera, pixka bat kaotikoa, bizitza bera bezala)”. Pertsonak, animaliak eta gauzak, denetarik marraztu du irakasleak. Azaroaren 28ra arte bisitatu ahal izango da.
Saileko argazki guztiak Photocampusen
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus