euskaraespañol

Bainujantziak eta katiuskak

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/08/22

Irudia

Bainujantziek eta katiuskek, aurkakoak diren bi elementu horiek, bat egiten dute egun hauetan Plentziako kaian. Alde batetik, haurrek salto egiten dute uretan murgiltzeko udako tenperaturei aurre egin eta freskatzeko, eta, beste aldetik, PiEko taldeak (UPV/EHUren Plentziako Itsas estazioa) laginak jasotzen ditu ikerketekin jarraitu ahal izateko. Udan lan egitea gogaikarria izan daiteke baina giro horretan nekeak gutxiago dira, izan ere, ordu batzuetarako laborategiko lau hormak aldatzen dituzte; zalantza gabe, atseginagoa den paisaia batengatik.