euskaraespañol

Jardunaldia: 'Bakearen Ekonomia, euskal Enpresa eta Giza Eskubideak'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/02/27, 16:00 - 00:00

Kokapena

Arriaga entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteartean, otsailak 27, 16:00etan, Bizkaia Aretoko Arriaga entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) ‘Bakearen Ekonomia, euskal Enpresa eta Giza Eskubideak’ jardunaldiari hasiera emango zaio. EHUgunek eta Gernika Gogoratuz zentroak antolatutako jardunaldiak bi Laborategiak bi saio bereizi izango ditu. Lehena, otsailaren 27an, asteartea: kontzeptuala izango da, egiturazko indarkeriarekin eta ekonomiaren dimentsio sinbolikoarekin erlazionatutako gaiak landuko dira. Bigarrena, otsailaren 28an, asteazkena: hainbat euskal eragilek euskal enpresaren eta giza eskubideen inguruko ekimenak, hausnarketak eta proposamenak aurkeztuko dituzte. Nazioartekotzea eta garapenerako politikekiko koherentzia bereziki landuko dituzte.

Izen ematea, hementxe.

Parte hartzaileak, beste beste:

  • Joxerramon Bengoetxea, EHUguneren koordinatzailea
  • Sofía Marroquín, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen presidentea
  • María Oianguren, Gernika Gogoratuz zentroko zuzendaria
  • Jon Zarate, UPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea
  • Jokin Alberdi, Gernika Gogoratuz zentroko kidea eta UPV/EHUko irakaslea