euskaraespañol

UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Beasainen eta Eibarren

Noiz eta non

2022/12/01, 18:30

Kokapena

Gipuzkoa

Deskribapena

Osteguna, abenduaren 1ean, 18.30etan, Beasain B.H. Institutuko areto nagusian (Ugartemendi, 6), Beasainen, eta Portalea Kultur Etxearen areto nagusian (Bista Eder, 10) Eibarren, Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariak joango dira unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematera. Ekitaldi biak elebidunak izango dira.

Jardunaldi hauen helburua da UPV/EHUren eta etorkizuneko unibertsitateko ikasleen arteko lehen hartu-emana egitea, unibertsitate honi buruzko informazio orokorra ematea eta zure intereseko unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiarekin zerikusia izan dezaketen zalantzak eta galderak argitzea.

Sarrera irekia da.