-
Gaur hasi dira UPV/EHUko teknikarien, eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileen lan-eskaintza publiko handienaren oposizio-faseko probak
-
UPV/EHUko 44 Unibertsitate-Enpresa-Gizarte Gelek prestakuntza espezializatua eta ezagutzaren transferentzia errazten dute
-
Eva Ferreira: «UPV/EHU garrantzi handiko eragilea da euskararen aurrerapen sozial eta akademikoan»
-
'Zain barneko terapietarako medikazioaren infusio ekipamendu optimizatzailea' ekimenak eta 'Yekar' master amaierako lanak Manuel Laborde 2023 sariak lortu dituzte
-
Su motelean egindako 40 lan berri eramango ditu UPV/EHUk Durangoko Azokara
Gure txokoak: Beti hutsetik hasteko lekua
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2021/10/08

"Etengabeko paper bobina bat daukazu, kortxozko panel bat txintxetekin bertan jarri ahal izateko, imajina daitezkeen irudi guztiak dituen proiektore bat, aurrean duzun modelo bizi bat, argiztapena kontrolatzeko pertsianen urruneko aginte bat, errotuladoreak, grafitoak, brotxak, tinta, musika pixka bat, haginkada grafikoekin mundua jateko gogoz dauden ikasleak (ikatz ziria albal paperean biltzen duen baten bat ere badagoen arren), eta marraztea; zer gehiago eskatu daiteke? (oraingoan, aireztapen falta alde batera utziko dugu).
Halaber, leku horretan ikasturteak pixkanaka akitu egiten zaitu; leku horretan, sinesten zenuenean sinesteari uzten diozu (Philip Guston amerikar artistak esan omen zuen, hogei urtez irakaslea izan baitzen hura ere; ni hogeita hamabost betetzera noa). Urtero, ordea, udaren ostean (geroz eta laburragoak izan arren), fedea eta aukerak berreskuratzen dituzu, irakurketa bereziren bat egin duzulako edo erreferente berriak edo berritzailetzat jotzen dituzun planteamenduak aurkitu dituzulako. Eta berriro hasten zara".
Leku horixe aukeratu du Gure Txokoak atalerako José Antonio Azpilikuetak, Arte Ederren Fakultateko Irudigintza Saileko irakasleak. Aurreko lerroak ere hark idatzi ditu.
Nola iritsi: 43°19'52.8"N 2°58'24.1"W