euskaraespañol

Bidebarrieta Zientifikoa: 'Leonardo Torres Quevedo en Bilbao, 1919-2019: Náutica, Aeronáutica y Computación'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/09/18, 19:00 - 00:00

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Duela ehun urte Bilbon gertatutako balentria handien protagonista izan zen Leonardo Torres Quevedo (1852-1939). Alde batetik,  itsasadarrean Euskalduna ontziolan eraikitako lehen katamaran modernoa, “Binave” izenekoa, probatu zuen. Bestetik, “Hispania” globo gidatu transatlantikoaren proiektua aurkeztu zuen Arriaga Antzokian, aeronautikaren arloan egindako bere azken lana.

Jatorri euskalduneko ingeniariaren beste lorpen handietako bat bere “aritmometro elektromekanikoa” izan zen, egungo zentzuarekin historiako lehen ordenagailutzat hartu daitekeena eta Material Zientifikoaren Erakusketan aurkeztu zena.  

Proiektu hauei guztiei esker, besteren artean, bere garaiko asmatzaile miresgarriena bezala izendatu zuten 1930ean. Zientziaren eta teknikaren historia unibertsalean  pertsonaia garrantzitsua dela esan daiteke, hortaz.

Hala, Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakaslea den Francisco A. Gonzalez Redondok ingeniari entzutetsu honen obrak aztertuko ditu, “Leonardo Torres Quevedo Bilbon, 1919-2019: Nautika, Aeronautika eta Konputazioa” izeneko hitzaldian. Hitzordua datorren irailaren 18an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4) eta Bizkaia Zientzia Plaza (BZP) ekitaldiari hasiera emango dio. 

Zientziaren inguruko ekitaldi erraldoi honen parte izateaz gain, “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloaren baitan dago kokatuta hitzaldia; hain zuzen ere, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak hilero antolatzen duten zikloan.

Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte, baina sartu ahal izateko gonbidapenak jasotzea beharrezkoa izango da. Irailaren 13tik 18ra jaso ahal izango dira gonbidapenak liburutegian bertan, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Hizlaria

Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakaslea da Francisco A. Gonzalez Redondo, Matematika, Gizarte eta Zientzia Esperimentalen Didaktika sailean, eta Leonardo Torres Quevedo asmatzaile ospetsuaren figuran aditua. Quevedoren biografia eta hainbat artikulu idazteaz gain, ingeniariaren inguruko kongresuak eta erakusketak ere antolatu ditu Francisco A. Gonzalez Redondok.