-
UPV/EHUko 44 Unibertsitate-Enpresa-Gizarte Gelek prestakuntza espezializatua eta ezagutzaren transferentzia errazten dute
-
Su motelean egindako 40 lan berri eramango ditu UPV/EHUk Durangoko Azokara
-
José A. Fernándezek, Olatz Fresnedok eta Lucía Martín Saizek egindako ikerketa batek Fundación Renal fundazioaren 2023ko saria jaso du
-
'Zain barneko terapietarako medikazioaren infusio ekipamendu optimizatzailea' ekimenak eta 'Yekar' master amaierako lanak Manuel Laborde 2023 sariak lortu dituzte
-
Ikasteko lau moduak eta nola erabili gelan
Bilbao Basketek eta UPV/EHUk lankidetza hitzarmena sinatu dute
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2022/01/28

Bilbao Basket Kirol Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean Bilbao Arenan. Akordio horri esker, bi erakundeek batera lan egingo dute kirol-jarduera eta haren alderdi sozialak sustatzeko.
Hitzarmenaren jarduera-ildoen artean, honako hauek nabarmentzen dira: UPV/EHUren Kirol Eskolen Proiektua saskibaloiaren diziplinan, Bilbao Basketek unibertsitateko saskibaloi-lehiaketetan parte hartzea edo Bilbao Basketen beheko kategoriek Bizkaiko Campuseko kirol-instalazioak erabiltzea.
Hitzarmena Isabel Iturbe Bilbao Basketeko presidenteak eta Gorka Moreno Marquez UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak zigilatu zuten.
Bilbao Basketeko presidenteak aliantza honen garrantzia azpimarratu zuen. “UPV/EHUrekin batera lan egiteak ezagutza eta kirola bateratzea dakar, beti eskutik joan behar duten bi diziplina. Ziur nago akordio honek gure jokalariak unibertsitatera hurbilduko dituela eta unibertsitarioak gure taldearekin konektatuko dituela”.
Gorka Morenok adierazi zuen UPV/EHUk unibertsitate-komunitate osoarentzat Campus osasungarri eta lagunkoia garatzeko “egin duen apustua”, eta nabarmendu zuen Bilbao Basket Kirol Elkartearekin egindako hitzarmena unibertsitateak Bizkaiko lurralde historikoko gizarte-, kultura- eta kirol-eragileekin duen “lankidetzaren adibide” dela.