| English
-
Daniel Reta ikertzaileak ERC Starting Grant beka jaso du, 1,5 milioi eurokoa
-
Euskal Herriko Unibertsitateak Gabriel Aresti Katedra abian jarri du
-
Energía oceánica, una de las renovables menos conocidas
-
Araztegi-urek ibai-ekosisteman eragiten dute, ondo tratatuta eta oso diluituta egon arren
-
#BeActive
STEAM hezkuntzarako MakerLab laborategiak ateak ireki dizkie Leioako biztanleei
Udalerriko ikasleek eta biztanleek gela berritzailea bisitatu dute Herrigune programari esker. Ekimena Udalak Bilboko Hezkuntza Fakultatearekin elkarlanean sustatu du
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2023/05/19

Bilboko Hezkuntza Fakultateak MakerLab laborategiaren ateak ireki dizkie Leioako ikasle eta biztanleei. Aste honetan, udalerriko ikastetxeetako ikasleek zein biztanleek ikasiko dute STEAM jarduerak garatzen sortutako gela honetan. Gela hori bakarra da Euskal Autonomia Erkidegoan. Ingurune horretan pentsamendu sortzailea eta konputazioa garatu ahal izango dute, besteak beste, robotak, 3D inprimagailuak edo errealitate birtualeko betaurrekoak erabiliz. Haiekin, gure bisitariek beren gailuak sortzen dituzte, mundu errealeko arazoak konpontzeko ideia eta teknologia berriak aztertzeko. Modu dibertigarri baten bidez, hezkuntza-komunitateak eta herritarrek zientzia eta teknologia STEAM trebetasunak eta gaitasunak ikasi eta garatzeko komunitate bihurtzen direla jakingo dute, eten digitalak, generokoak eta belaunaldikoak hautsiz.
Herrigune ekimena Leioako Udalak sustatu du, Bilboko Hezkuntza Fakultatearen laguntzarekin.