euskaraespañol

Bilboko Hezkuntza Fakultateak 'Gizarte eta Hezkuntza arloko Esku-hartzea Arriskuan eta Gizarte Gatazkan Dauden Nerabe eta Gazteekin' Masterra inauguratuko du

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/09/29, 16:30

Kokapena

Juliana Agirrezabala aretoa - Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Bilboko Hezkuntza Fakultateak (UPV/EHU), ostegunean, irailaren 29an, 16:30ean, Juliana Agirrezabala ekitaldi aretoan, “Gizarte eta Hezkuntza arloko Esku-hartzea Arriskuan eta Gizarte Gatazkan Dauden Nerabe eta Gazteekin” Masterraren lehen edizioa inauguratuko du.

Honako hauek izango dira ekitaldian:

  • Montse Maritxalar, Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea.
  • Urtza Garay, Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoa.
  • Israel Alonso, masterraren zuzendarikidea.
  • Teresa Laespada, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru diputatua. Masterrarekin kolaboratzen duen erakundea.
  • Juan Luis Fuentes, Birgizarteratze Institutuko (IRSE-EBI) kudeatzailea. Masterrarekin kolaboratzen duen erakundea.

Graduondoko honek gizarte hezkuntzako, hezkuntza formaleko eta esku hartze soziokomunitarioko profesionalek detektatutako beharrari erantzun nahi dio, zailtasun profesionalak baitituzte portaeran oldarkortasuna, ezegonkortasuna eta are delituak ere erakusten dituzten adingabeen kasu konplexuen aurrean.

Bilboko Hezkuntza Fakultateak master hau abiarazi du tresna nahikoak emateko, prestakuntza espezifiko eta zientifiko baten bidez; hartara, arriskuan eta gizarte gatazkan dauden nerabe eta gazte kaltebera horiek hobeto ulertu eta artatu ahal izateko, egoera gatazkatsuetan lotura eta laguntza egiteko prozesuan.

Hezkuntza Fakultateko irakasle adituez gain, sareko eta gizarte eta hazkuntza arloko profesionalek emango dute graduondokoa eta, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko Sailaren eta Birgizarteratze Institutuaren (IRSE-EBI) abala dauka.

«Gizarte eta Hezkuntza arloko Esku-hartzea Arriskuan eta Gizarte Gatazkan Dauden Nerabe eta Gazteekin» Masterrak berezko bi titulu ditu (Unibertsitate Aditua eta Unibertsitateko Espezializazioa). Horiek bereiz egin daitezke, eta gizarte eta hezkuntza arloko baliabideetan praktikak egiteko aukera dago.

Masterrari buruzko informazio gehiago:

https://www.ehu.eus/eu/web/graduondokoak/gizarte-hezkuntza-arloko-esku-hartzea-arriskuan-gizarte-gatazkan-dauden-nerabe-gazteekin-masterra