euskaraespañol

Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikasleen graduazioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/11/22, 12:30 - 00:00

Kokapena

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateak egingo du 2018-2019ko Gizarte Hezkuntzako, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetako 7. promozioko graduazio ekitaldia.

Guztira graduatu dira 419 lagun, 328 emakumezko eta 91 gizonezko: Gizarte Hezkuntzako Graduan, 98; Haur Hezkuntzakoan, 143; eta Lehen Hezkuntzakoan, 178.

Bestalde, promozioko sari bereziaren aintzatespena jasoko dute hurrengoek:

  • Gizarte Hezkuntza: Sergio Aguilar Soto, Maider Aguilera López.
  • Lehen Hezkuntza: Ane Uriarte Larrabeiti, Amane Mei Otaegi Pérez.
  • Haur Hezkuntza: Miren Karmele Alonso Areitio, Haizea Ramos Tejada.

Ekitaldian zehar 2018-19 ikasturtean jubilatutako irakasleak eta Eskolan 30 urte daramatzaten langileak omenduko dira.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburua
  • Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Asier Romero, UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoa
  • Nélida Zaitegi, Euskadiko Eskola Kontseiluko presidentea
  • Aitor Iglesias, UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko Idazkari Akademikoa

 

Musika emanaldi batekin bukatuko da ekitaldia