euskaraespañol

Bilboko Ingeniaritza Eskolak 2021/22 ikasturteko 925 tituludunen artetik espediente onenak aintzatetsiko ditu graduazio-ekitaldian

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/03/21, 18:00

Kokapena

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra 4. -48011- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak 2021-2022 ikasturteko ikasleen graduazio ekitaldia egingo du martxoaren 21ean, asteartean, Euskalduna Jauregian.

Bilboko Ingeniaritza Eskolak ekitaldi honetan aitortuko ditu, halaber, 2021-2022 ikasturtean 925 tituludun izan zirenetatik 27 espediente onenak.

Bilboko Ingeniaritza Eskolak, halaber, 2021-2022 ikasturtean guztira 925 egresatu izango dira, eta batez besteko nota hamar batekin amaitu dituzten ikasleak aitortuko ditu ikastegiak ekitaldian: Lander Fraile Ochoa, Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra; Aitor Martín Rodríguez, Teknologiaren Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra, Álvaro Sainz de la Maza García, Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua; Garazi Aranburu Altuna, Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua.

Ekitaldian izango dira:

  • Charles Pinto, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria.
  • Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea.
  • Amaia Esquisabel, ikerketako zuzendaria. Eusko Jaurlaritza.
  • Amaia Arregi, lehen alkateordea. Bilboko Udala.

Ekitaldiaren ostean, Euskal Herriko Unibertsitateko koroak errezitala emango du.

Ikasturte horretan 925 ikaslek amaitu dituzte ikasketak, eta honela banatzen dira:

  • Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterreko 7ª promozioa: 163 ikasle (46 emakume,
  • 117 gizon).
  • Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko 7ª promozioa: 36 ikasle
  • (13 emakume, 23 gizon).
  • Itsasketa Unibertsitate Masterreko 8ª promozioa: 3 ikasle (3 gizon).
  • Nautika eta Itsas Garraioa Unibertsitate Masterreko 8ª promozioa: 17 ikasle
  • (4 emakume, 13 gizon).
  • Zientzia eta Teknologia Espaziala Unibertsitate Masterreko 13ª promozioa: 28 ikasle (3 emakume, 25 gizon).
  • Proiektu Zuzendaritza Unibertsitate Masterreko 3ª promozioa: 15 ikasle (4 emakume, 11 gizon).
  • Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotika Unibertsitate Masterreko 10ª promozioa: 27 ikasle (8 emakume, 19 gizon).
  • Eraikuntzaren Ingeniaritza Unibertsitate Masterreko 12ª promozioa: 14 ikasle (6 emakume, 8 gizon).
  • Material Aurreratuen Ingeniaritza Unibertsitate Masterreko 9ª promozioa: 20 ikasle (7 emakume, 13  gizon).
  • Ingeniaritza Energetiko Iraunkorra Unibertsitate Masterreko 14ª promozioa: 25 ikasle (14 emakume, 11 gizon).
  • Ingeniaritza Mekanikoa Unibertsitate Masterreko 7ª promozioa: 25 ikasle (4 emakume, 21 gizon).
  • Ingurumen Ingeniaritza eta Kudeaketa Unibertsitate Masterreko 1ª promozioa: 6 ikasle (5 emakume, gizon 1).
  • Energia Berriztagarrien Integrazioa Sistema Elektrikoan Unibertsitate Masterreko 13ª promozioa: 12 ikasle (4 emakume, 8 gizon).
  • Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasunaren Ikerketa Industrian, Garraioan, Eraikuntzan eta Hirigintzan Unibertsitate Masterreko13ª promozioa: 20 ikasle (6 emakume, 14 gizon).
  • Sistema Elektroniko Aurreratuak Unibertsitate Masterreko 14ª promozioa: 17 ikasle (5 emakume, 12 gizon).
  • Ingurumen Ingeniaritzako graduko 9ª promozioa: 4 ikasle (emakume 1, 3 gizon).
  • Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako graduko 9ª promozioa: 26 ikasle (16 emakume, 10 gizon).
  • Industria Teknologiaren Ingeniaritzako graduko 9ª promozioa: 126 ikasle (29 emakume, 97 gizon).
  • Ingeniaritzako Elektrikoko Graduko 10ª promozioa: 20 ikasle (6 emakume, 14 gizon).