Biscay Bay Startup Campus aurkeztu da: berritzaileentzako bilgunea

Bizkaia Aretoa BBSC 2019 ekitaldia hartuko du datorren irailak 19 eta 20an

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/11

Noemí Peña, irudiaren erdian, BBSC ekitaldiaren antolatzaileekin batera. Argazkia: Mitxi. UPV/EHU.

Biscay Bay Startup Campus ekitaldiak jende berritzaile eta ekintzaileentzako bilgune izan nahi du. 500 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute topaketa honetan: CEOak, enpresa onenen Foundersak, etorkizun handiko startupak, inbertitzaileak, kazetariak eta instituzio desberdinak. Bizkaia Aretoak hartuko du ekitaldia datorren irailak 19 eta 20an.

BBSC iparraldeko ekintzaile eszenaren aldeko ospakizuna da, komunitateak komunitaterako sortua. Europako hegoaldeko startup onenak gazte ekintzaileen inspirazio, ikasketa eta konexio iturri bilakatzeko espazioa da”, adierazi du Noemí Peñak, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanetarako Zuzendaria.

Entzute handiko hizlariak

Ekitaldian entzute handiko hizlariak izango dira: berrikuntza, diseinua, inbertsioa, adimen artifiziala, edo energia eta mugikortasunaren etorkizuna jorratuko dituzten ponenteak. Hauek izango dira parte hartuko duten hizlariak besteak beste:

  • Olga San Jacinto, Googleleko Geo Commerce&Business director.
  • Tom Horsey, Business Angel eta Espainiako 20 inbertitzaile aktiboetako bat
  • Rita Barata, Vuelingeko Head of Data&Analytics
  • Iñigo Doria, Arrecife Energy Sistemseko CEOa

Jardunaldi hauetan parte hartzen duten UPV/EHUko ikasleek kreditu bat jasoko dute.