euskaraespañol

Bisita itzazu gure museoak

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/05/18

Irudia
Hezkuntzaren Museoa. Gipuzkoako Campusean

Museoen Nazioarteko Egunean gogorarazi nahi dizugu Unibertsitatean campusetan errotuta dauden bi museoz gozatu ahal duzula.

Leioan (Bizkaiko Campusean) Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa bisita dezakezu, XIX. eta XX. mendeetako objektu mediko eta zientifikoen bilduma aberatsa biltzen duena. Euskal Herriko mediku, ospitale eta beste erakunde batzuek erabili dituzte objektu horiek, baita liburutegi handi bat ere.

Gipuzkoako Campusean, Hezkuntzaren Museoa duzu zain, Euskal Herriko hezkuntzaren memoria historikoa berreskuratu, babestu eta ezagutzera eman nahian.

Ez galdu aukera egun hauetan gure museoetatik pasatzeko.