euskaraespañol

BITalks: Bitcoin mundua, kriptomonetak eta Blockchain teknologia ezagutzeko topaketa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/07/09, 10:00 - 15:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Uztailaren 9an, larunbata, Bizkaia Aretoan BITalks egingo da, Bitcoin, Kriptomonetak eta Blockchain ekosistema modu arinean eta dibertigarrian ezagutu nahi dituzten pertsonentzako topalekua. Bertan, mundu honetan eman diren aldaketei eta gertaerei buruzko informazioa eskainiko da. 

BITalks Bitcoin eta Blockchain Teknologiaren II. Jardunaldietako ekitaldi satelite bat da, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean ematen den Bitcoin eta Teknologia Blockchain Masterrak antolatutakoa. Topaketa Blockchain Euskadi Elkartearekin elkarlanean antolatu da. 

BITtalks ez dago inbertsioa edo espekulazioa sustatzera bideratuta; aitzitik, oinarri teknologikoa duen dibulgazio eta prestakuntza-jarduera da. Antolatzaileen helburua Blockchain teknologiaren oinarriei buruzko egiazko informazioa ematea da, bai eta teknologia horretan oinarrituta garatutako hainbat proiektu eta produktu ezagutzera ematea ere. BITalks iritziak trukatzeko prest dago eta bere komunitateko kide izatea eskaintzen die bere partaideei. 


Sarrera doakoa da, aldez aurretik izena emanda.