euskaraespañol

Bittor Orozek Farmazia Fakultatea bisitatu zuen

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/09/12

Ezkerretik eskuinera, Bittor Oroz, Patxi Perez Elortondo, Mirari Ayerbe eta Manoli Igartua
Ezkerretik eskuinera, Bittor Oroz, Patxi Perez Elortondo, Mirari Ayerbe eta Manoli Igartua | Argazkia: UPV/EHU

Pasa den astean Farmazia Fakultatean izan zen Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea den Bittor Oroz. Berarekin bildu ziren Manoli Igartua, UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea, Mirari Ayerbe, Farmazia Fakultateko dekanoa eta Patxi Perez Elortondo, Euskal Herriko Unibertsitateko Zentzumen Analisiaren Laborategiaren (LASEHU) zuzendaria. LASEHU hainbat produkturen analisi sentsorialaz arduratzen den laborategia dugu; Idiazabalgo gaztaren, Arabar Errioxako ardo beltzaren edo txakolinen analisi sentsorialaz arduratzen dena.

Hori horrela, LASEHUk eta Eusko Jaurlaritzak hitzartua dute hainbat produkturen analisi sentsorialerako lankidetza, eta eremu gehiagotara zabal daitekeela azaleratu zen. Izan ere, campusak eskaintzen dituen baliabideak eta, bereziki, Elikagaien Zientzia eta Teknologiak eta Nutrizioak eskaintzen dituen formakuntza eta ikerkuntza baliabideak ezagutu zituen sailburuordeak.