euskaraespañol

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU, Bilbao Open House jaialdian

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/09/22, 10:00 - 00:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Bizkaia Aretoa – UPV/EHU Open House jaialdiaren baitan ateak irekiko dituen eraikinetako bat  izango da. Ekitaldi hau aukera paregabea da arkitektura eta hirigintzaren bitartez herritarrek eta bisitariek hiria uler dezaten. Bisitak doakoak dira, eta borondatezko gidarien azalpenak izango dituzte.

Bizkaia Aretoa – UPV/EHU Pritzker saria jaso duen Alvaro Siza Pritzker arkitekto portugaldarrak diseinatu zuen. Lehen begi-bistan sinplea dirudien arren, eraikuntza garapen konplexu baten beharra izan zuen. Larunbatean, hilaren 22an, 10:00etatik 14:00etara eta 1600etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da, eta igandean, hilaren 23an, 10:00etatik 14:00etara. Bisitak 30 minutuko iraupena izango du.

Informazioa guztia: http://www.openhousebilbao.org/eu/project/bizkaia-aretoa-2/