euskaraespañol

Bizkaiko Campusak nazioarteko bisitariei ongietorria egin die

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/12

Irudia
Bizkaiko Campusak 250 ikasle baino gehiago jaso ditu 2018/2019 ikasturteko lehen seihileko honetan. Tomey (UPV/EHU)

Euskal Herriko Unibertsitateak nazioarteko bisitariei ongi etorria eskaini die gaur goizean. Bizkaiko Campusak 250 ikasle baino gehiago jaso ditu 2018/2019 ikasturteko lehen seihileko honetan. Guztira, 1.400 ikasle atzerritarrek ikasiko dute 18/19 ikasturte honetan gure unibertsitateko hiru campusetan.

Ekitaldian, UPV/EHUko ikasle zerbitzuen berri izan dute bisitatzaileek. Baita hiriko giroari, edo eskaintzen den kirol-programei, aisiari edo kultura-kurtsoei buruzko informazioa ere.

Nazioarteko ikasleek Marta Barandiaran, UPV/EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen;  Patxi Juaristi, Bizkaiako Campuseko errektoreordearen; eta  Gotzone Sagardui, Bilboko Udaleko Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Saileko zinegotziaren agurra jaso dute.