ERAKUSKETA: ‘Bilboko Unibertsitatearen 50. urteurrena’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

  • Noiztik: 2019/01/28
  • Noiz arte: 2019/02/28

Kokapena

1. solairua - Biblioteka
Sarriena - 48940 Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

 

Bilboko unibertsitatearen eta UPV/EHUren sorreraren historia guztia Bizkaiko Campuseko Liburutegian egongo da ikusgai, urtarrilaren 28tik otsailaren 28ra

2018ko abenduaren 13an, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Bilboko Unibertsitatearen 50. urteurrena ospatu zuen, UPV/EHUren aurreko erakundearena. UPV/EHUren sorrera eta Bilboko Unibertsitatearen historiaren 50 urteak ‘Bilboko Unibertsitatearen 50. urteurrena’ erakusketan batu dira. Erakusketa Bizkaiko Campuseko Liburutegian ikus daiteke (Leioa-Erandio eremua), otsailaren 18ra arte.

Bilboko Unibertsitatea lehen euskal unibertsitate publikoa izan zen; 1968ko ekainean sortu zen, Bilbon eta inguruetan gero eta herritar gehiagok eskatzen zuten goi mailako hezkuntzaren inguruko eskariei erantzuteko, eta Bizkaiko Aldundiak, Bilboko Udalak eta beste ekonomia eta gizarte erakunde batzuek eskatuta. Testuiinguru hartan ekonomia hazten ari zen, baina unibertsitate eskaintza eskasa zen. Bizkaian goi mailako ikasketak Deustuko Unibertsitatean egiten ziren; Unibertsitatea 1866an sortu zen, Politika, Ekonomia eta Merkataritza Zientzia Fakultatea 1955ean eta Valladolideko Unibertsitatearen mende, eta Bilboko Industria Ingeniarien Eskola 1897an.

Bilboko Unibertsitatearen nukleoa Politika, Ekonomia eta Merkataritza Zientzien Fakultate horrek eta Medikuntza eta Zientzien fakultate berriek eratzen zuten. Unibertsitate barrutirik gabe eta Juan Echevarría Gangoiti lehen errektore zela sortu zen; orduko errektorea pasa den abenduaren25ean hil zen. Ikasleak batzeko unibertsitate campusa eraikitzea beharrezkotzat jo zen; izan ere, gero eta matrikula gehiago egiten ari ziren, eta hori Bizkaiko Aldundiaren kasuan premia gehieneko helburuetako bat izan zen. Unibertsitatea sortu zen urte berean, leku egokia lortzeko kudeaketak hasi ziren. 1970ean Unibertsitatea Leioan eraikitzeko obrak hasi ziren. 1972-73 ikasturtean, lehen eskolak ematen hasi ziren Zientzia eta Medikuntza fakultateetan.

Gero, 1977an, Arabako eta Gipuzkoako unibertsitate zentroak Bilboko Unibertsitatean sartu ziren, eta hori urrats erabakigarria izan zen, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsiatea sortzeko, Autonomia Estatutua onetsi eta Eusko Jaurlaritza eratu ondoren.

‘Bilboko Unibertsitatearen 50. urteurrena’ erakusketa zenbait horma irudik osatzen dute; Bizkaia Aretoan –UPV/EHU (Abandoibarra 3, Bilbo)– egon zen ikusgai, urtarrilaren 4ra arte, eta urtarrilaren 28tik otsailaren 18ra ikusgai egongo da Bizkaiko Campuseko Liburutegian (Leioa-Erandio eremua). Ondoren, Gipuzkoako Campusera eramango da, Carlos Santamaría zentroko Andrestegi aretora (Elhuyar plaza 2, Donostia / San Sebastián), ekainaren 3tik 14ra. Arabako Campusean ere egongo da ikusgai.

Erlazionatutako albisteak: