euskaraespañol

Bizkaiko Esperientzia Gelek Izaskun Landaida Emakundearen zuzendariarekin graduazioaren ospakizuna egin dute

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/04/24

Irudia

Bizkaia Aretoako Mitxelena entzunaretoan, hamabosgarren promozioa osatu duten ikasleak eta senideak ekitaldira joan dira. Diploma banaketan hauek ere egon dira: Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea, Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, Gorka Martínez Salcedo, BBKko zuzendari nagusia eta Alfonso Unceta, Esperientzia Geletako zuzendaria.  Bukaera Esperientzia Geletako koruak eman du, Oihana Reguelaren batuta. Bizkaiko campusean ekin zion UPV/EHUk Esperientzia Gelen ekimenari, 55 urtetik gorakoentzako Unibertsitatea dena. Hori, 1999-2000 ikasturtean izan zen. Aurten, hamabosgarren promozioa 71 ikaslek (45 emakume, 26 gizon) osatu dute. (Argazkiak: Mitxi/UPV/EHU)