euskaraespañol

Bueltan da Bizkaia Zientzia Plaza, dibulgazio zientifikoko ekitaldirik handiena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2018/09/13 Noiz arte: 2018/09/29, 00:00 - 00:00

Kokapena

Bizkaia

Deskribapena

Zientziaren agertoki handia izango da berriz ere Bizkaia aurtengo irailean Bizkaia Zientzia Plaza jaialdiari esker, zientziarekin ikasteko eta gozatzeko aukera eskaintzen duen orotariko publikoarentzako topaketa. Irailaren 13tik 29ra egingo da dibulgazio zientifikoko jaialdiaren bigarren edizioa Euskalduna Jauregian eta Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan, Bilbon, eta lurralde historikoko hainbat udalerritara ere hedatuko da.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedrak antolatzen du jaialdia hainbat erakunderen laguntzarekin, besteak beste, Ekonomia, Industria eta Lehia Ministerioko Espainiako Zientzia eta Teknologia Fundazioa (FECYT). Guztira, zazpi ekitaldi izango dira, denak doakoak, eta zientziarekin lotutako ehun hizlari eta gonbidatutik gora jarduera zientifikoaren alor desberdinak jorratuko dituzte, hainbat erregistro eta formatu baliatuta, hala nola hitzaldiak, ikuskizunak eta tailerrak.

Ekitaldi zerrenda:

  • Ciencia Show (irailaren 13an, Euskalduna Jauregian): Bakarrizketa zientifikoen lehiaketaren finala, bigarren hezkuntzako ikasleen parte-hartzearekin.
  • Naukas Pro (irailaren 13an, Euskalduna Jauregian): Ikerketa zentroetatik adin guztietako publikoetara eramango da zientzia, ikertzaileen lana ezagutarazteko asmoz.
  • Naukas Bilbao (irailaren 14an eta 15ean, Euskalduna Jauregian): Gaztelaniaz egiten den dibulgazio zientifikoko ekitaldi nagusia, ezagutza zientifikoak modu erraz eta dibertigarrian zabaltzeko. Ciencia Clip sariak emango dira, bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako zientziari buruzko bideoen lehiaketa.
  • Naukas Kids (irailaren 16an, Euskalduna Jauregian): Zientziarik hurbilena eta jostagarriena gazte eta haurrentzat, tailer, mintzaldi eta ikuskizunen bidez.
  • Scenio (irailaren 16an, EHUko Bizkaia Aretoan): Zientziarik sortzaileena: ikuskizunak, erakusketak, tailerrak, bideojoko zientifiko eta hezigarrien erakustaldiak, besteak beste, youtuber, diseinatzaile grafiko eta dibulgatzaileen eskutik.
  • Jakinduriek mundue erreko dau! Bertsozientzia (irailaren 20tik 29ra Ondarroan, Durangon eta Igorren): Bertsolariak eta ikertzaileak errima biribilaren bila arituko dira agertokian, Kike Amonarriz aurkezle eta sozio-linguistak gidatuta.

Bizkaia Zientzia Plaza jaialdiko jarduera guztiak doakoak izango dira. Ekitaldiari buruzko informazio guztia webgunean aurki daiteke: bzp.eus.