Tearen zeremonia txinatarra

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/12/13

Inoiz ez zen Txinako kultura Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikotik hain gertu egon. Aipatutako zentroan dagoen 'lasaitasunerako ibilbidea' erakusketaren harira, Asia Té etxeko ordezkariek te zeremonia txinatarra zertan datzan azaldu dute. Milurteko tradizio bat, harmonia, errespetu, araztasun eta lasaitasun printzipioetan oinarritzen dena.