euskaraespañol

CERNen ‘TERRAFORMING’ workshoparen aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/11/16, 11:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Las Nieves Eraikuntza
Nieves Cano 33. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Azaroaren 16an, asteazkena, 11:00etan, Arabako Campuseko Elurreta eraikineko ekitaldi aretoan (Nieves Cano, 33. Vitoria-Gasteiz) prentsaurreko bat egingo da Ikerkuntza Nuklearrerako Europako Erakundearen (CERN) ‘TERRAFORMING’ workshoparen aurtengo edizioa aurkezteko. Ekitaldia azaroaren 20tik 26ra izango da, Genevako instalazioetan.

Prentsaurrekoan hartuko dute parte:

  • Manoli Igartua, UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea.
  • Igor Salazar, Vitoria-Gasteizko Udaleko Merkataritza, Prestakuntza eta Enpleguko zinegotzia.
  • Leyre Madariaga, BIC Arabako presidentea eta Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendaria.
  • Arantxa Ibañez de Opacua, Vital Fundazioko zuzendaria.
  • Amaia Calleja, UPV/EHUren Arabako Campuseko Ekintzailetza eta Transferentziako zuzendaria.

Horiekin batera, edizio honetan hautatutako 12 pertsonak egongo dira, Arabako Campusean matrikulatutako ikasleak edo, Gasteizen bizi izanik, UPV/EHUren beste campusetako batean matrikulatuta daudenak, eta Genevan (Suitza) kokatutako Ikerkuntza Nuklearrerako Europako Erakundearen (CERN) workshop-ean parte hartuko dutenak.