euskaraespañol

Ikus-entzunezko erakusketa: 'Balearen begia'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/05/24 Noiz arte: 2022/06/26

Deskribapena

Elena Vecinok, UPV/EHUko Biologiako katedradunak eta Oftalmo-Biologia Esperimentaleko (GOBE) taldeko zuzendariak, Zarauzko Photomuseumera eraman du bere erakusketa ibiltaria, 'Balearen begia'. Gainera, ikertzaileak erakusketa inauguratuko du Sopelako hondartzan lehorreratutako zetazeoaren begiaren inguruan egindako ikerketen aurkikuntzei buruzko hitzaldi batekin.

Erakusketan, balearen begiko hainbat zatien mikroskopia optiko eta elektronikoko 16 argazki aurkeztuko dira. Argazkizko-erakusketaz gain, aretoan balearen agerpena eta baleek nola ikusten duten azaltzen duten hiru animazio-bideo eskainiko dira. Era berean, erakusketan bale mota hauen, rorkualen, soinua entzungo da eta baita erakusketaren audiogida ere.

Erakusketa maiatzaren 24tik ekainaren 26ra egongo da ikusgai.

Asistentzia doakoa izango da.