-
UPV/EHUko 44 Unibertsitate-Enpresa-Gizarte Gelek prestakuntza espezializatua eta ezagutzaren transferentzia errazten dute
-
Eva Ferreira: «UPV/EHU garrantzi handiko eragilea da euskararen aurrerapen sozial eta akademikoan»
-
Su motelean egindako 40 lan berri eramango ditu UPV/EHUk Durangoko Azokara
-
'Zain barneko terapietarako medikazioaren infusio ekipamendu optimizatzailea' ekimenak eta 'Yekar' master amaierako lanak Manuel Laborde 2023 sariak lortu dituzte
-
2022/2023 ikasturteko itsas arloko Gradu eta Master Amaierako Lanik onenak saritu dituzte Merkataritza Nabigazioko Kapitainen Bizkaiko Elkarteak (AVCCMM) eta Bilboko Ingeniaritza Eskolak
Hitzaldia: 'Irulegiko eskua: indusketa arkeologiko baten kronika'
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/03/29, 12:00
Ordutegia
Asteazkena
Kokapena
Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena
Mattin Aiestaranek, Irulegiko indusketaren arkeologo zuzendariak, hitzaldia emango du martxoaren 29an, asteazkena, 12: 00etan UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan. Bertan, ikerketaren nondik norakoak azalduko ditu kronika txiki baten bidez, eta Eskuaren aurkikuntzaren garrantziaz hitz egingo du. Hizlariaren aurkezpena Arantza Aranburu Geologia saileko irakasleak egingo du.
Irulegiko eskua Kristoren aurretiko lehen mendearen amaieran suntsitutako herrixka baten hondakinetan aurkitutako metalezko pieza da. Euskaraz idatzitako testurik zaharrena dauka (euskararen aurrekaria). Sorioneku, lau hitzetatik lehena, sinbolo bihurtu da. Aurkikuntza hau 2021eko ekainean izan zen eta 2022ko azaroan aurkeztu zen. Euskararen jatorriari buruzko galderei erantzuten die eta, aldi berean, berriak sortzen ditu. Arkeologia- eta hizkuntza-munduan ere berrikuntza esanguratsuak dakartza. Ikerketak duela 2000 urte baino gehiagoko euskal gizartea ulertzeko helburuarekin jarraitzen du.
Aiestaran Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoa da. Historia ikasi zuen UPV/EHUn. Bere aurkikuntzari esker, Sabino Arana 2022 Saria jaso du, baskoien historiari egindako ekarpenagatik. Gainera, doktore tesia egiten ari da Burdin Aroko herrixkei buruz, UPV/EHUko Joxean Mujika irakaslearen eta Nafarroako Gobernuko arkeologo Jesus Sesmaren zuzendaritzapean.