euskaraespañol

Hitzaldia online Paola Ferrario fisikariarekin: Neutrinoak eta irudi medikoa

Noiz eta non

Noiztik: 2020/05/07 Noiz arte: 2020/05/06, 19:00 - 00:00

Irudia
Paola Ferrario. Argazkia: DIPC

Deskribapena

Konfinamendu garaian, Kutxa Fundazioak eta DIPCk elkarlanean antolatutako “Zientziakutxa” hitzaldi zikloak bere jarduera berreskuratuko du neurri batean eta maiatzean bi dibulgaziozko hitzaldi berri eskainiko dira ospe handiko zientzialariekin, momentuko gai zientifikoen inguruko ezaguera eta kultura partekatzen jarraitzeko.

Hurrengo egunetan, honako online hitzaldiaz gozatzeko aukera izango dugu:

Neutrinos e imagen médica: la extraña pareja 

Paola Ferrario, DIPCko Ikerbasque fisikaria

Maiatzaren 7an, 19:00, DIPCko Online Mintegiak

Hizkuntza: gaztelera

Zer dute amankomunean, Pirinioen azpian, izkutatutako lurrazpiko laborategi batek, eta zehaztasun handiko diagnostikoak egitea ahalbidetzen duen azken belaunaldiko eskaner batek Neutrinoaren – naturako partikula iheskorrenaren - ikerketa izango da mintzagai hitzaldi honetan. Unibertsoaren existentzia bera ulertzeko interesak gidatuta, oinarrizko partikula honen inguruko ikerketak PET (Positroien Emisiozko Tomografia) eskanerrentzako teknologia berri baten garapena bultzatu du. Bikote bitxi honek izendatzaile komun bat du, xenona (grekerazko xenos=bitxia jatorriz), eta nazioarteko NEXT eta PETALO kolaborazio zientifikoak elkarlanean ari dira elementu hau baliatuta helburu bikoitzarekin; alde batetik, unibertsoa zerez egina dagoen ulertzea eta, bestetik, hain txikia eta harrigarria den bere biztanleetako batez zaintzea, gizakiaz alegia.

Paola Ferrario Ikerbasque ikerlari atxikia da DIPCn eta bere ikerketa neutrinoen fisikan eta irudi medikoetara bideratutako aplikazio instrumentaletan oinarritzen da. Fisikan Milanen lizentziatu ondoren, Balentziara aldatu zen, eta bertan, CSIC-eko diru-laguntza batekin doktoradutza egin zuen titulua 2010ean eskuratuz. Geroztik, NEXT esperimentuan egin du lan; proiektu hau Canfranc-eko lurrazpiko laborategian dago kokatuta eta neutrinoaren natura aztertzen du. 2017an, ERC Starting Grant diru-laguntza europearra lortu zuen xenon likidoan oinarritutako lehenengo PET prototipoa garatzeko, NEXT proiektuan garatutako teknologia irudi medikoetara bideratzeko.    

Hitzaldira sarbidea eta parte-hartzea:

Sartu Zientziakutxa hitzaldian DIPCko Webinars portal honetan: tiny.cc/Zientziakutx

Chat-aren bitartez zure galderak bidali ahal izango dizkiguzu amaieran hizlariarekin izango dugun solasaldian parte hartzeko.

Youtube kanalean ere jarraitu ahal izango duzu: tiny.cc/DIPCstreams