euskaraespañol

Zer dakigu... Naturari buruz oraindik argitu ez diren misterio liluragarriaz

Noiz eta non

2020/11/20, 19:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Materialen Fisika Zentroak (CFM), Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua (CSIC) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) arteko zentro mixtoak, “Qué sabemos de…” hitzaldi zikloa antolatu dute, KutxaKulturren laguntzarekin.  Ostiralean, azaroak 20ean, 19:00etan, zikloaren hirugarren hitzaldia egingo da. Alberto Casas (CSIC-UAM) ikerlariak 'La frontera de la física fundamental' izeneko hitzaldia eskainiko du.

Nahiz eta azken aldian naturari buruz dugun ulermena izugarri handitu den, badira oraindik argitu ez diren misterio liluragarriak. Misterio eta espekulazio horietako batzuk errepasatuko ditugu hitzaldi honetan. Era berean, egunen batean erantzun guztiak ezagutzeko aukera teorikoaz ere hitz egingo dugu, “Guztiaren teoria” deitutakoa.

Alberto Casas Fisika teorikoan doktorea eta Ikerketa irakaslea Fisika Teorikoaren Institutuan (CSIC-UAM), Madrilen. Bere ikerketa-arloak oinarrizko partikulen fisika eta kosmologia dira, eta 100 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan. Urte luzez lan egin du Oxford eta Kaliforniako unibertsitateetan, Genevako CERNen (Partikulen Fisikaren Europako Zentroa), eta, egonaldi laburragoetan, mundu osoko zentro eta erakundeetan. Bere dibulgazio jardueraren artean, El LHC y el límite de la física, El lado oscuro del universo eta El bosón de Higgs liburuak nabarmentzen dira, guztiak “¿qué sabemos de?” Bilduman.

SEGURTASUNA: Hitzaldiak online ikusteko aukera egongo da beti. Unean indarrean dagoen egoeraren arabera, presentzialak eta/edo erdipresentzialak izan daitezke. Presentzialki parte hartzeko ezin bestekoa izango da izena ematea azpian dagoen linkean. Izena eman eta gero, edozein aldakertarik balego, emailez jakinaraziko genizueke. Informazio guztia CFMren eta aulas kutxaren orrietan eguneratuko da.

https://cfm.ehu.es/outreach/que-sabemos-de-2020/