euskaraespañol

“Qué sabemos de…” hitzaldi zikloa: Nuevos Coronavirus

Noiz eta non

2020/11/06, 19:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Materialen Fisika Zentroak (CFM), Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua (CSIC) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) arteko zentro mixtoak, “Qué sabemos de…” hitzaldi zikloa aurkezten du, KutxaKulturren laguntzarekin. Azaroan, ostiralero, zientziak gizartearekin bat egiteko aukera izango du.

2020an, jasan dugun pandemiaren aurrean, inoiz baino argiago geratu da zientziaren garrantzia, era berean gizarte zientifikoki garatua izatea ezin bestekoa dela. Horregatik, inoiz baino ilusio handiagoarekin, edizio hau aurkezten da. Lau hitzordu izango dira, non egungo punta puntako Zientzia garatuz etorkizunari forma emango dioten gaiak aurkeztuko diren.

SEGURTASUNA: Hitzaldiak online ikusteko aukera egongo da beti. Unean indarrean dagoen egoeraren arabera, presentzialak eta/edo erdipresentzialak izan daitezke. Presentzialki parte hartzeko ezin bestekoa izango da izena ematea azpian dagoen linkean. Izena eman eta gero, edozein aldakertarik balego, emailez jakinaraziko genizueke. Informazio guztia CFMren eta aulas kutxaren orrietan eguneratuko da.

https://cfm.ehu.es/outreach/que-sabemos-de-2020/

 

Hitzaldi zikloa Isabel Sola Gurpeguiren "Nuevas Coronavirus: Inesperados compañeros de viaje" hitzaldiarekin hasiko da, azaroaren 6an, 19:00etan.

Koronabirusak potentzial pandemikoa duten birus emergenteak dira. Naturan daude, giza espeziera salto egin dezaketen animalia-gordailuetan, eta ustekabeko ondorioak dituzten epidemiak sortzen dituzte, hala nola SARS-CoV-2k eragindako pandemia. Coronabirusek kutsatutako pertsonengan gaixotasuna sortzeko eta ugaltzeko erabiltzen dituzten mekanismoak ezagutzea funtsezkoa da haiengandik babesteko estrategiak diseinatzeko, txertoak eta antibirusak esateko.

Isabel Sola Gurpegui San Adrianen (Nafarroa) jaio zen. Biologia ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean eta Biologia Molekularrean doktoratu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. 25 urte baino gehiago daramatza koronabirusak ikertzen. Gaur egun, CNB-CSIC Bioteknologiako Zentro Nazionaleko Coronavirus laborategiko zuzendarikidea da, Luis Enjuanes doktorearekin batera. Bertan, birusaren patogenizitate-mekanismoak aztertzen dituzte, txertoak garatzeko eta antibirusak identifikatzeko.