euskaraespañol

'Qué sabemos de...' hitzaldi zikloa: Txokolatea

Noiz eta non

2019/11/22, 19:30 - 00:00

Kokapena

Kutxa Kultur Plaza - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

“Qué sabemos de…” hitzaldi zikloarekin jarraituz, aste honetan ”Txokolatearen” txanda da, Mª Ángeles Martín Arribasen eskutik. Martín Arribas CSICeko Elikagai eta Nutrizioko Zientzia eta Teknologiako Institutuko (ICTAN) zientzialari titularra da Madrilen. Hitzaldiari izena ematen dion liburuaren idazlea da ere, Qué sabemos de…liburu bildumaren barruan argitaratu zena Hitzaldia ostiralean, azaroaren 22an, 19:30etan, Tabakaleran (Kutxakultur Plaza, 4. Solairuan) izango da. Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.

Kakaoa, txokolatearen osagai nagusia, polifenolak bezelako konposatu naturaletan aberatsa den elikagia, eta antioxidatzaile eta hanturaren aurkako ezaugarriak dituela jakiteak osasunaren gain dauzkan efektuen ikerketa suspertu du. Orain dela bi mila urte lehen kontsumitzaileek ematen zizkioten bertute osasungarri asko baieztatu dituzte ikerketa hauek. Kakaoa eta txokolatea, ordea, ez dira gauza bera.

Martín Arribasek kakaoatik abiatuta txokolatera doan historia laburbilduko digu hitzaldian. Gainera, kakaoa eta txokolatea osasunarekin lotzen dituzten ebidentzia zientifiko nagusiak aurkeztuko dira, eta txokolatea elikagai osasungarri bihurtzeko gakoak emango dizkigu.  

María Ángeles Martín Arribas CSICeko Elikagai eta Nutrizioko Zientzia eta Teknologiako Institutuko (ICTAN) zientzialari titularra da, eta ICTANeko Kultura Zientifikoko Unitatea zuzentzen du. Ikertzaile gisa parte hartzen du Diabetes eta Gaixotasun Metabolikoen Sareko Ikerketa Biomedikoen Zentroan (CIBERDEM).

Bere ikerketak nutrizioaren eta osasunaren esparruan garatzen dira, eta bere lanak elikagaietan dauden konposatu naturalek adinarekin lotutako gaixotasunak (gaixotasun kardiobaskularra, minbizia edo diabetesa) izateko arriskua prebenitzen edo murrizten nola lagun dezaketen aztertzean zentratzen dira.