euskaraespañol

Hitzaldia zikloa ¿Qué sabemos de...?: Adimen artifiziala

Noiz eta non

2019/11/08, 19:30 - 00:00

Kokapena

Kutxa Kultur Plaza - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Materialen Fisika Zentroak (CFM), Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua (CSIC) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) arteko zentro mixtoak, “Qué sabemos de…” hitzaldi zikloa aurkezten du, KutxaKulturren laguntzarekin. Azaroan, ostiralero, Tabakaleran zientziak gizartearekin bat egiteko aukera izango du. Adimen artifiziala, mundu kuantikoa, baita txokolatea edo klima izango dira aurtengo kartela osatzen duten gaiak.

Hitzaldi zikloa azaroaren 8an hasiko da Ramón López de Mántarasen “Adimen artifizala” hitzaldiarekin.

Posible al da makina adimendunak eraikitzea? Garuna makina bat da? Bi galdera horiek mendeetan zehar pentsalari handien obsesioa izan dira. Adimen artifizialaren azken helburua -makina batek gizakiaren antzeko adimen orokorra izatea— zientziak izan dituen helburu handienen artean aurkitzen da, bizitzaren jatorria azaltzea, unibertsoa ulertzea edo materiaren egitura argitzea bezalako erronkekin konpara daitekelarik.

Hitzaldi honetan Ramón López de Mántaras, CSICeko ikerlari irakaslea Bartzelonako Adimen Artifizialeko Ikerketa Institutuan, adimen artifizialean izandako aurrerapenei eta haien mugei buruz hitz egingo digu. Halaber, gizakiaren antzeko adimen artifizialak lortzeko gainditu behar ditugun erronkak ere azalduko ditu. Azkenik, teknologia horrekin lotutako arriskuetako batzuk aipatuko ditu, makina adimendunei ematen diegun autonomia-mailari dagokionez.