euskaraespañol

Solasaldi zikloa: Emergentziak

Noiz eta non

2019/10/03, 19:00 - 00:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Emergentziak dira larrialdiak, baita estutasunak edota abaguneak ere. Bartzelonako Institut d’Humanitats-en Aula Oberta  ereduari jarraituz, Kaxildak eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusak hilabeteroko solasaldi zikloa zabaldu dute, non ikasleak, aktibistak, ikerlariak, idazleak, artistak, zientifikoak… elkartuko diren.

Helburua da gure garaiko emergentziei kasu egitea, konexioetarako, gogoetarako eta eraldaketarako gune batean nork bere lana erakutsiz. Saio gehienak hilabeteko lehenengo asteazkenean egingo dira, ekaina arte, Kaxildan, 19:00etan; kasu batzuetan ostegun goizean jarraitzeko aukera izango da. Saioz saioko harremana eten ez dadin, programak ez du izenbururik zehazten. Saio guztiak grabatuko dira eta UPV/EHUko kanalean jarriko dira ikusgai.

LEHENENGO SAIOA: 2019ko urriaren 3an, asteazkena

Antonio Casado da Rochak (UPV/EHUko Gipuzkoako campuseko Hedakuntza Zuzendaria) eta Nerea Telleriak (UPV/EHUko ikaslea, Fridays for Future Donostiako bozeramalea) solasaldi zikloari hasiera emango diote, unibertsitatean eta hirian sortzen ari diren hainbat fenomeno sozialei eusteko espazioak zabaldu behar direla aldarrikatuz; besteak beste, klima aldaketaren ingurukoak.

Kaxildako kide batek aurkeztuko du ikasturte honetako zikloa, zeina aurretik egindako irakurketa taldeen eta kultur ekitaldien emaitza den, Gipuzkoako campusaren eta Kaxildaren arteko lankidetzan.

Antonio Casadok kultura gizarte eraldaketan duen papera hartuko du hizpide, dakiguna (klima aldaketari buruzko zientzia) eta egin dezakeguna (aktibismoa eta kontzientzia hartzea) lotuz.

Nerea Telleriak, Fridays for Future ikasle mugimenduaren izenean, irailean zehar bertako zein mundu mailako izan diren greba eta mobilizazioen inguruko bere esperientzia partekatuko du.

ZIKLOAREN PROGRAMA

  • 2019ko urriak 3: Antonio Casado da Rocha (UPV/EHU) eta Nerea Telleria (Fridays for Future Donostia, UPV/EHU)
  • Azaroak 6: Claudio Ibarra Varas (Universidad Metropolitana de Ciencias de la Educación de Chile) eta Alejandra Figueroa Reyes (Facultad de Ciencias Sociales de la Universidad de Chile)
  • Abenduak 4: Ignacio Mendiola Gonzalo (UPV/EHU) eta Abigail Cárdenas (UPV/EHU)
  • 2020ko otsailak 5: Anselm Jappe (Università Sassari)
  • Martxoak 4: Maria eta Shukara, consejo nocturno-ko kideak
  • Apirilak 8: Ekai Txapartegi (UPV/EHU)
  • Maiatzak 6: Maitane Arnoso y Magadalena Bobowik (UPV/EHU)
  • Ekainak 3: baieztatzeke.