euskaraespañol

'Europaren ideiaren historia' zikloa

Noiz eta non

Noiztik: 2020/02/06 Noiz arte: 2020/02/05, 17:00 - 00:00

Kokapena

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea
Av. Florida ibilbidea 9. -01005- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegunean, otsailaren 6an, 17:00etan, Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko ekitaldi-aretoan (Florida pasealekua 9, 01005 Vitoria/Gasteiz), 'Europaren ideiaren historia' zikloa hasiko da, Arabako Foru Aldundiaren Hirugarren Adinekoen gelen +55 kultur programaren barruan. Antonio Rivera Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko katedradunak zuzentzen du zikloa eta UPV/EHUko irakasleek eman.

Zikloaren helburua ez da Europaren historia bat (Europan unean-unean gertatu zena), baizik eta kontinenteak munduan izan zuen paperaren eta errealitate horren ordezko proiektu gisa formulatu ziren ideien inguruko hausnarketa bat.

Era berean, pentsarazi nahi da historian lurralde eremu horretako kide izatearen pertzepzio aldakorra nola sortu den, emaitza desberdinak izan direlarik.

Juan Pablo Fusi historialariak emandako 'Europa: ideia moderno bat' hitzaldiarekin hasiko da zikloa eta azken bi mendeetako Europaren ideiari eta errealitateari buruzko sarrerako hausnarketa egingo du, arreta berezia jarriz beste guztien gainetik jardun edo pentsatu zuten lider eta pentsalariei.