Ciencia Clip-en edizio berria hastera doa, zientzia arloko youtuberren lehiaketa

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/14

Bihar abian jarriko du UPV/EHUko KUltura Zientifikoko Katedrak Ciencia Clip zientziari buruzko dibulgaziozko bideo lehiaketa, Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendua. Haiek izango dira bideoaren diseinatzaile, ekoizle eta protagonistak. Ciencia Clipen helburua gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatzea da.

DBH, Batxiler eta LHko oinarrizko zein erdi mailako zikloetako ikasleek har dezakete parte, guraso edo tutoreen baimenarekin.

Informazio gehiago topa daiteke lehiaketaren webgunean.