UPV/EHUren Klaustroak saio bikoitza egingo du, kudeaketa txostena eta errektoregai bakarra aurkezteko
- Ekitaldia
Noiz eta non
2020/11/12, 09:30
Kokapena
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, azaroak 12, Bizkaia Aretoko Mitxelena Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), UPV/EHUren Klaustroak saio bikoitza egingo du.
Lehenengo saioan, 9:30ean lehenengo deialdian (10:00etan bigarrenean), Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak iragan den 2019-2020 ikasturteko Kudeaketa Txostena aurkeztuko du.
Bigarren saioan, 12:00etan lehenengo deialdian (12:30ean bigarrenean), errektore hauteskundeetara aurkeztu den hautagai bakarrak, Ekonomia Aplikatuko katedradun Eva Ferreirak, bere hautagaitza aurkeztuko du.
Saio bietan, Klaustroa balioz eratuko da lehen deialdian, gutxien dela kideen erdia bertaratu dela egiaztatu ondoren. Bestela 30 minutu beranduago hasiko da.