euskaraespañol

Arabako Campuseko Esperientzia Gelen ikasturte akademikoaren itxiera

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/04

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren fakultateko Areto Nagusian izan zen Arabako Campuseko Esperientzia Geletako giza zientzien titulazioaren hamabosgarren promozioko ikasleei, 30 andrazko eta 12 gizonezko, diplomak banatzeko ekitaldia. Lau urtetako titulazio honetara, adin horri berezko premia eta espektatibei moldatu ohi zaielarik, 55 urtetatik gorako pertsonak sartu ahal dira, ikaskuntza etengabearekiko interesik badute, bai eta bizitzaren etapa horretan ere.

Ekitaldiaren buru Iván Igartua izan zen, UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea; eta mahaiburutzan, Pilar García de Salazar, Arabako diputatu nagusiordea; José Félix Aspizua Vital fundazioaren izenean eta Puy Fernández Osés, Esperientzia Geletako zuzendaria izan zituen.