euskaraespañol

Hamar unibertsitatetako klinika juridikoek baterako ekintza jarri dute abian COVID-19rekin lotutako kontsultei erantzuteko

Egoera ahulean dauden pertsonei pandemiari buruzko zalantzak argitzen laguntzea da helburua

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/15

Irudia

Hamar Unibertsitateko klinika juridikok (Alcalá, Comillas ICADE, Deusto, Europea de Madrid, Miguel Hernández, Oviedo, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Salamanca, València eta Valladolid) baterako ekintza bat abiarazi dute, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonen eskubideak babesteko eta defendatzeko tresna egokiak emateko eta COVID-pandemiaren ondorioz sortu diren zailtasunei aurre egiteko. Helburua da Eskubidea hurbiltzea COVID-19ren ondorioak pairatzen dituzten baina egoeraren inplikazio juridikoak eta hartzen ari diren neurrien esanahia eta irismena ulertzeko gakoak ezagutzen ez dituztenei.

Baterako ekimen horretan unibertsitateetako 44 ikaslek parte hartzen dute, eta, beren ikaskuntza- eta zerbitzu-prozesuen bidez, eskura dituzten edo eskura ditzaketen tresna juridikoei buruzko informazio ulergarria jartzen dute gizartearen eskura.

Ekintza hori gauzatzeko, gida bat egingo da, krisi honetan sortzen ari diren arazo juridikoei profanoek erantzun ulergarria eman diezaieten. Dokumentu hori malgua eta gertukoa izango da behar duen ororentzat, eta gatazkei erantzun errealak emango dizkie, hizkera atseginagoa erabiliz.