euskaraespañol

UPV/EHUren adierazpena, Arkitektura Eskolako irakasle bat protagonista izan duen gertakariaren inguruan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/10/25

Irudia

Hilabete honetan gertatu diren gertakari desatseginen aurrean, non Arkitektura Eskolako irakasle bat inplikatuta dagoen, Euskal Herriko Unibertsitateak berretsi du joan den ostiralean, urriaren 22an, espediente bat ireki zela, gertatutakoa argitzeko eta, horren amaieran, erabakirik egokiena proposatzeko.

Unibertsitateak jakinarazi du, halaber, espediente beraren barruan eta behin-behineko neurri gisa, irakasle horrek gaurtik aurrera modu telematikoan bakarrik eman ahal izango dituela eskolak, eta, beraz, bere lanean presentzialtasun oro baztertuta. Presentzialtasuna eskatzen duten irakaskuntza jarduerei dagokienez, ikastegiak eta dagokion sailak neurri egokiak hartuko dituzte ikasleek aurrez aurreko irakaskuntza jasotzeko duten eskubidea bermatzeko eta baita prestakuntza integrala jasotzeko duten eskubidea babesteko ere.

Leioa, 2021eko urriaren 25a