Frantses arparen kontzertua eta Arkitekturari buruzko mahai-ingurua

Noiz eta non

2019/03/14, 18:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2 - 20018 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Frankofoniaren hilabetea dela eta, frantses harparen kontzertu bat egingo da; musikariak Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren (Musikene) ikasle eta irakasle izango dira eta kontzertuan, frantses musika eta frantses poesia tartekatuko dira. Jarduera Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Campusaren Errektoreordetzak eta Donostiako Alliance Française elkarteak antolatu dute, Musikeneren laguntzarekin.

Programa:

  • Poème de Henri de Règnier (1864-1936) : Le jardin mouillé.
  • Jacques De La Presle (1888-1969) : Le jardin mouillé (1913)
  • Poème de Paul Verlaine (1844-1896) : Art poètique
  • Gabriel Fauré (1845-1924) : Improptu opus 86 (1904)
  • Cesar Franck (1822-1890) : Prélude, Fugue et Variation pour deux harpes (1863)
  • Poème de Victor Hugo (1802-1885) : Après l´hiver.
  • Henriette Renié (1875-1956) : Contemplation (1898)
  • François Adrien Boieldieu (1775-1834) : Allegro vivace du 2ème Duo pour deux harpes

Zuzendaritza (Musikeneko irakaslea): Christine Icart.
Arpa joleak (Musikeneko ikasleak): Ines Arresteilles, Christine Icart, Luis Rios Delgado, Mina Schmitt.

Ostean, 19:00etan, ‘La Maison Vitra’ (Studio Herzog & de Meuron, 26 minutu) dokumentala proiektatuko da eta amaitzean, mahai-inguru irekia egingo da UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakasleen eta ikasleen eskutik. Gaia: l'Architecture au service de l'usage; l'usage au service de l'Architecture.

Bi jardueraren sarrera irekia da.