euskaraespañol

Asle Toje-ren hitzaldia

Noiz eta non

2018/03/27, 19:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Valentin Foronda Gizarte Historiarako Institutuak gonbidaturik eta, Inkling-ei buruzko nazioarteko IV. kongresuaren barruan, asteartez, martxoak 27 dituela, 19:00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian, Asle Tojek hitzaldia emango du bake nobelaren sariari buruz, bere historiaz eta bere helburuez.

Hitzaldiaren izena ‘Bakea munduan lortzearen ametsa – Bakearen Nobel saria eta gizakia sariaren bila’ izango da. Hitzaldiak publiko orokorra du helburu eta aldi bereko interpretazioa izango du gaztelaniara eta euskarara. Sarrera librea izango da.

Asle Toje (1974) Norvegiako Nobel institutuko ikerkuntza zuzendaria izan da Oslon eta Bakearen Nobel sarirako hautagaiak hautatzen dituen batzordeko bost kideetako bat dugu. Tojeren ikerkuntza lana segurtasun azterketen eta europar azterketen arteko intersekzioan kokatzen da. Idazlan ugari argitaratu du Tojek europar segurtasun eta kanpoko politikaren inguruan. Azken lanen artean azpimarratzekoak dira ‘America, the EU and Strategic Culture’ (Amerika, Europar Batasuna eta estrategiaren kultura) (London, Routledge); ‘The European Union as a Small Power’ (Europar Batasuna botere txikiago gisa) (London, Macmillan); ‘Neoclassical realism in Europe’ (Errealismoa neoklasikoa Europan) (Ed. Manchester University Press, 2012); y ‘Will China's Rise Be Peaceful? The Rise of a Great Power in Theory, History, Politics, and the Future’ (Baketsua izango al da Txinaren goranzkoa? Superbotere baten hazkundea, teoría, historia eta politikaren ikuspuntutik eta etorkizunean) (Ed. Oxford University Press, 2018).