| English
-
Eva Ferreira: «Euskal Herriko Unibertsitatea gure herriaren gizartea eta lurraldea egituratzen duen eragile bat da»
-
Adrián Bozal-Leorri UPV/EHUko doktorea, AgroBank Katedra Saria Tesi Onenari
-
Hastear da 2023-2024 ikasturtea UPV/EHUn, 46.000 ikaslerekin eta eskaintza akademiko zabal batekin
-
Berritu ala hil: garunaren birziklatze sistema trabatzen denean
-
Aurrerapen berriak doitasun handiko grafeno-nanozinten diseinuan
Ion Errearen fisikoaren online hitzaldia: Supereroankortasuna, markak hausten!
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2020/05/29 Noiz arte: 2020/05/28
Deskribapena
Kutxa Fundazioak eta DIPCk elkarlanean antolatutako “Zientziakutxa” hitzaldi zikloak bere jarduera berreskuratuko du maiatzean, ospe handiko zientzialariekin momentuko gai zientifikoen inguruko ezaguera eta kultura partekatzen jarraitzeko.Hurrengo online hitzaldia:
Supereroankortasuna, markak hausten!
Ion Errea, fisikaria UPV/EHUn eta CFMn eta DIPCko kidea
Maiatzaren 29a, 19:00, DIPCko Online Mintegiak
Hizkuntza: euskara
Supereroaleek korronte elektrikoa inongo galerarik gabe garraia dezakete. Ametsetako materialak dira! Baina zoritxarrez oso tenperatura baxuan soilik mantentzen dute propietate bikain hau. Zientziaren erronka nagusietako bat da giro-tenperaturako supereroaleak lortzea. Azken urteotan ulertu dugu hidrogenoz osaturiko konposatuetan ia giro-tenperaturako supereroankortasuna lortu daitekeela. Baina, egiari zor, oso presio altuetan bakarrik.
Ion Errea (Donostia, 1984) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Fisikako lizentzia (2007) eta doktoregoa (2011) eskuratu ditu. Doktorego osteko ikertzaile aritu da Parisko Université Pierre et Marie Curie-n eta Donostia International Physics Center-en (DIPC). Finalista izan zen 2015 Volker Heine Young Investigator Award sarietan, eta Journal of Physics: Condensed Matter argitalpenak Emerging Leader izendatu zuen.
2018az geroztik, Materialen Fisika Zentroan (CFM CSIC-UPV/EHU) Quantum Theory of Materials ikertaldeko burua da, eta 2015etik, irakasle atxikia, Fisika Aplikatua 1 Departamentuan (UPV/EHU) eta DIPCeko ikertzaile elkartua.
Bere ikerketa-ildo nagusia solidoen propietate konplexuak kalkulatzeko metodo teorikoak garatzea da: efektu kuantikoak eta ez-harmoniatsuak bibrazio atomikoetan; elektroi-fonoi interakzioa; eta metodo horiek aplikatzea supereroaleetan, hain zuzen, hidrogenoan oinarritutakoetan, material termoelektrikoetan, solidoen eta nanoegituren fase-trantsizioetan eta abarrean.
Hitzaldira sarbidea eta parte-hartzea:
Sartu Zientziakutxa hitzaldian DIPCko Webinars portal honetan: tiny.cc/Zientziakutxa
Chat-aren bitartez zure galderak bidali ahal izango dizkiguzu amaieran hizlariarekin izango dugun solasaldian parte hartzeko.
Youtube kanalean ere jarraitu ahal izango duzu: tiny.cc/DIPCstreams