euskaraespañol

Hitzaldia: Open Science barrutik. Kontzeptua, erronkak eta inplementazioa

Noiz eta non

2019/02/13, 12:00 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Hitzaldi honetan Eva Méndez “Zientzia Irekia”-ren kontzeptuaz arituko da, Europar Batasunaren baitan eztabaidatutako ideia eta politiken hausnarketan, eta nahasitako agenteentzat dakarren inplementazio erronka ere hizpide izango du. Arlo honetan bultzatu diren ekimen nagusiak eztabaidatuko dira (PlanS, OSPP-REC, etab.) beharrezko kultura aldaketak aurrez aurre dituen oztopoekin batera.  

Eva Mendez-ek doktoradutza du bibliotekonomian eta informazioaren zientzietan (LIS) eta metadatuetan aditua da. Bere burua “ezaguera irekiaren militante” bezala definitzen du bere Twitter-eko kontuan (@evamen). Madrilgo Carlos III (UC3M) unibertsitateko irakaslea izan da 1997az geroztik LIS departamentuan. Nazioarteko hainbat ikerketa taldetako kidea izan da, batzorde aholkulariak eta komunitateak, hurrengoak barne: DCMI, OpenAire, Metadata2020, RDA, etab. 2005-06 urtean Fullbright ikerketa beka bat jaso zuen Ipar Karolinako Unibertsitatean Chapel Hill-en (EE.BB). Hainbat ikerketa proiektutan parte hartu eta zuzendu ditu, eta aholkulari aritu da honako arloekin erlazionatutako gaietan: estandarizazioa, metadatuak, web semantikoa, datu irekiak,  biltegi eta liburutegi digitalak eta informazio politikak zenbait herrialdetan. 2015ean bere unibertsitateko Bikaintasunezko Gazte Ikerlari Saria jaso zuen. 2017ko azaroan “Open Data Champion” izendatu zuen SPARC Europak. Gaur egun, UC3Mko Politika Zientifiko – Zientzia Irekia alboko presidenteordea da eta   EU-OSPP-ko kidea (Politika Zientifiko Irekirako Europako Plataforma). Bera da OSPPko presidentea plataformaren bigarren agintaldirako.

Hitzaldia Donostia International Physics Center-ek (DIPC), Materialen Fisika Zentroak-CFM (CSIC-UPV/EHU zentro mixtoa), CIC nanoGUNEk eta CIC biomaGUNEk burututako programazio bateratuaren baitan antolatu da, Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.