euskaraespañol

Eguneko irudia

Euskal Herriko literatura, artea eta feminismoari buruzko hitzaldi-zikloa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/03/01 Noiz arte: 2022/04/05, 19:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Bizkaiko Foru Liburutegia

Diputazio Kalea, 7

 

LAIDA Ikerketa Taldearen «Artea, Literatura eta Feminismoak» liburu kolektiboa kaleratu ondoren, eta horren edukiaren gain interesa dutenei helarazteko asmoz, LAIDA Taldeak, Emakume Langileari eskainitako hilabete honetan, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, hainbat hitzaldi antolatu ditu martxoko astearte guztietarako eta apirilaren lehenengorako, guztiak arratsaldeko zazpietan.

Lehenengo hitzaldia martxoaren 1ean izango da, Susana Jodra-ren, UPV/EHUko Arte Ederretako irakaslearen eskutik, 'Ikuspegi feminista eta ingurumenarekiko ikuspegiak euskal arte garaikidea' izenburupean.

Hurrengo hitzaldietan Iratxe Larrea eta Txaro Arrazola, EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakasleak eta Jon Martin, Amelia Benito del Valle eta Jon Kortazar, Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasleak izango dira.

Martxoaren 8an Arte Ederrak Fakultateko irakaslea den Iratxe Larreak emakume artistek Arte munduan ezagutzen dituzten oztopoei eta duten agerpenari buruzko hausnarketa aurkeztuko du.  Bertsolaria eta Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea den Jon Martinek bertsolaritza munduan emakumeek lortu duten presentzia ikertuko du martxoaren 15ean. 29an, aldiz, Txaro Arrazolak, Arte Ederrak Fakultateko irakasleak, emakumeen bizitzan hain garrantzitsuak diren sortu eta ugaldu sentipenei buruzko pentsakizuna azalduko du. Apirilaren 5ean Amelia Benito del Vallek eta Jon Kortazarrek, Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasleek, gaurko euskal emakume literatura aztertuko dute.

Hitzaldi guztiak Bizkaiko Foru Liburutegiko Hitzaldi Aretoan. 4 saio euskaraz izango dira eta bakarra gazteleraz. Asteartean arratsaldeko 19:00etan. Sarrera mugatua da.