euskaraespañol

Kongresua

Kongresua: 'Ciberseguridad y ciberdelitos'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2021/02/11 Noiz arte: 2021/02/12

Hartzaileak:
Ikasle
Administrazioko eta Zerbitzuetako Pertsonala
Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala

Deskribapena

Kongresu birtuala

Ziberdelituek narkotrafikoak baino diru gehiago mugitzen dute. Izan ere, 600.000 milioi dolarreko kostua dute, munduko BPGd-ren % 0,8. Ziberdelitua ia mundu osoari eragiten dion arazo bat da. Izan ere onlineko zerbitzuak erabiltzen dituztenen bi herenek delituren bat jasan dute.

Otsailaren 11n eta 12an, Zibersegurtasunaren eta ziberdelituen unibertsitate arteko I. biltzarra egingo dute.

Bi egunez, modu birtualean eztabaidatuko dute ziberdelinkuentziari buruz, ikuspegi juridikoa eta diziplina anitzekoa kontuan hartuta: kontzeptualizazioa, zibersegurtasuna sektore publikoan eta pribatuan; zibersegurtasunaren eta giza eskubideen arteko harremana; EB eta Espainiako Zigor Kodea ziberdelituei nola erantzuten ari diren; fake news-ak edo Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoek prozesu penalean egindako ikerketa.

Biltzar hau aurten eta datorren urtean egingo diren hiru biltzarretatik lehena izango da. Proiektu honen bidez, zibersegurtasuna eta ziberdelituen aurkako babesa herritarrengana hurbildu nahi dute.

Kongresua Zaragozako Unibertsitateak antolatu du, UPV/EHUrekin lankidetzan, eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak finantzatutako ikerketa-proiektu baten parte da. Kongresuak; ziberdelituaren arazoari ikuspegi juridikotik heltzea du helburu.

Informazio gehiago: [ikusi]