euskaraespañol

‘The oral-written connection in the learning of second/foreign languages’ nazioarteko kongresua

Noiz eta non

2018/03/08, 09:00 - 00:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Martxoaren 8an eta 9an, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan ‘The oral-written connection in the learning of second/foreign languages’ [Ahozko eta idatzizko ekoizpenaren arteko lotura atzerriko bigarren hizkuntzen ikaskuntzan] nazioarteko kongresua egingo da, UPV/EHUren LASLAB ikertaldeak (http://www.laslab.org) antolatuta.

Garrantzitsua da oso ahozko eta idatzizko ariketen elkarren arteko lotura hizkuntzak ikasteko garaian. Orain arte egindako adituen ikerketek erakutsi dute ikasleak elkarlanean burutzen dituzten ahozko eta idatzizko ariketek eragin zuzena dutela hizkuntza jabekuntzaren prozesuan.

Nazioarteko biltzar honetan mundu mailako aditu gonbidatuek (John Bitchener (Zelanda Berria), Neomy Storch (Australia), Judith Kormos eta Parvaneh Tavakoli (Erresuma Batua) eta Rosa Manchón (Espainia), besteak beste) erakutsiko dute ahozko eta idatzizko ekoizpenaren arteko lotura eta nola biak hizkuntza berri baten esanahia eta gramatika, eta haiekin batera, jakintza maila garatzeko aukera sustatzen dituen.

Informazio gehiago nahi izanez gero: https://oralwrittenconnect.wixsite.com/2018writing