euskaraespañol

Kongresua: “Hizkuntzak, Ondarea, Identitateak. Hezkuntzaren ikuspegia”

Noiz eta non

2018/11/08, 09:00 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Azaroak 8 eta 9an, ostegun eta ostiralean, nazioarteko kongresu bat egingo da Donostiako UPV/EHUren Carlos Santamaria Zentroan: “Hizkuntzak, Ondarea eta Identitateak. Hezkuntza ikuspegia”, UPV/EHUko Garaian eta Dream Ikertaldeek antolatuta, Bordeleko Unibertsitatearekin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lankidetzan. Gainera, Euskampusek eta Euskadi-Nafarroa-Akitania Mugaz Gaindiko Agentziak laguntzen dute.

Nazioarteko topaketa honen helburu nagusiak dira Akitania-Euskadi-Nafarroa ardatzeko unibertsitate-ikasleak harremanetan jartzea eta martxan diren harremanak, zientifikoak zein irakaskuntza arlokoak, areagotzea; hezkuntza arloko panorama eleaniztunean hizkuntzek, zehazkiago, euskarak eta okzitanierak, duten rola aztertzea; hizkuntzek historiaren eta hezkuntzaren testuinguru historikoan duten ondare balioa nabarmentzea; askotariko hizkuntzen erabilera eta identitatearen eraikuntzarekin duen lotura aztertzea; hezkuntza testuinguru eleanitzetan gizarte integraziorako bitarteko gisa hizkuntzak egiten duen rola aztertzea.

Kongresua bi ponentziaren inguruan harilkatuko da, Margharite Figeac (Bordeleko Unibertsitatea) eta Durk Gorter (Ikerbasque) irakasleek emango dituztenak; aldi berean, lau atal izango ditu, ondorengo gaiei buruz:

  • Hizkuntzak. Ardatz honen barruan, komunikazioek hizkuntzen (euskara, gaztelania, frantsesa, okzitaniera, etab.) gizarte erabileren gaiari helduko diote, baita hizkuntza paisaiari (lurraldean eta bizikidetza espazioetan hizkuntzek duten adierazpena) eta eleaniztasunari zein haren perspektiba teoriko eta metodologikoei ere, eta hizkuntza normalizazioko prozesuei.
  • Hezkuntza eta hizkuntzak. Ardatz honetan landuko diren funtsezko gaiak ondorengoak dira: irakasleen heziketa eta hizkuntzak, hezkuntza sistemek eleaniztasunari ematen dioten erantzuna, ikasketa planetan hizkuntzek duten presentzia; hezkuntza esperientzia eleaniztunak, hizkuntzak hezkuntzan sartzeko proposamen berritzaileak, hizkuntzaren erabilera hezitzaileak, hizkuntzek testuliburuetan duten presentzia, etab.
  • Hezkuntza ondarea eta hizkuntzak. Hirugarren ardatz honetan, landuko dira: museoen eta hizkuntza ondarearen arteko harremanak, hizkuntzak ondare ez-materialtzat hartua; historia eta hezkuntza ondarea eta hizkuntzak, hizkuntza ondarearen transmisioa; ondareari buruzko hezkuntza hizkuntzari lotuta; etab.
  • Identitatea. Laugarren ardatzean, ikuspegi orokor batetik, hizkuntzan oinarrituz identitateak eraikitzearen garrantziari lotutako ekarpenak bilduko dira. Alde horretatik, landuko diren gaiak izan daitezke kultura eta hizkuntza identitateak, identitatea eraikitzeko elementuak, nazionalismoa eta hizkuntza, edo nazio/kultura identitateei eta hizkuntza identitateei buruzko politikak.