euskaraespañol

Kongresua: Unibertsitatea eta ekintzailetasun kooperatiboa

Noiz eta non

Noiztik: 2018/12/13 Noiz arte: 2018/12/14, 00:00 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Abenduaren 13an eta 14an, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko areto nagusian, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitate arteko IV. Kongresu Kooperatiboa ospatuko da. Aurten topaketaren ardatz nagusia honakoa izango da: ‘Unibertsitatea eta Ekintzailetasun kooperatiboa’. Jarduera UPV/EHUko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak antolatu du, Deusto eta Mondragon Unibertsitateekin elkarlanean.

Kongresuaren irekiera-ekitaldia abenduaren 13an, 09:15etan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko areto nagusian, Donostian, izango da.

Topaketaren irekiera-ekitaldian parte hartuko dute:

  • Txelo Ruiz, UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea
  • Jokin Díaz, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozialeko zuzendaria
  • Belén Balerdi, Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseilua
  • Aitor Bengoetxea , GEZKI-ko zuzendaria
  • Marta Enciso, Deustoko Unibertsitatea
  • Ainara Udaondo, Mondragón Unibertsitatea

Egitaraua

Kongresua doakoa den arren, izena ematea ezinbestekoa da, plaza mugatuak baitira. Izen-emate orria