euskaraespañol

Elikagaien Zientzia eta Teknologia ezagutuz

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/01/16

Irudia
Argazkia: Nuria González. UPV/EHU

Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 80 ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte egunotan Farmazia Fakultatean antolatutako Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua Hedatzeko Jardunaldien 7. edizioan, 'Elikagaien Zientzia eta Teknologia eta bere garrantzia XXI. mendean' izenburupean.

Ekimen horretan, Elikagaien Teknologia, Mikrobiologia, Nutrizioa eta Bromatologia eta Kimika Ezorganikoa arloetako irakasleek eta EAEko Elikagaien Zientifiko eta Teknologoen Elkarteko (ACTAE) irakasleek hartzen dute parte eta gradu horretako ikasketei buruzko informazioa unibertsitate aurreko ikasleen artean zabaltzea du helburu, elikagaien teknologoaren lanbidea, prestakuntza, gaitasunak, trebetasunak eta askotariko irteerak ezagutaraziz.